Igande honetan, azaroaren 15ean eta Paradixu Zinemakoen eskutik, Euskal Harriaren ABDak filma esukiko duzue ikusgai, Euskal Herri osoko egile desberdinek eginiko 26 film laburrez osaturiko proiektua da, denak euskaraz. Eta tartean, Zarauztarrek eginiko 2 film labur aurkitzen dira.
Teknologiak bahitutako Maritalavista-ren etorkizunetik, Belegor Anaien denboran izoztutako Euskal Herri jatorrera, KKintzona Productionsen landa-beldurretik Koldo Almandozen merkatal zentruko drama mitologikora edo… Jorge Gilen thriller folklorikotik Chochowsky Ahizpen distopia feministara.
Hori guztia eta gehiago topatu daiteke Euskal Harriaren ABDak film kolektiboan. Zinegile profesionalak, oilar-pisuan borrokatzera ohituak dauden amateurrak eta lehen aldiz kamera bat hartu eta labur bat grabatzeko abenturan murgildu diren animatu inkostzienteak.
2014eko udan euskal alfabetoko 26 hizkietako bat egokitu zitzaion bakoitzari eta hizki horretatik abiatuta beldur, zientzia fikzio edo fantasiazko laburmetrai bat egiteko eskatu zitzaien.
Elsa Oliarj Inesen kafez lagundutako bideo-sorkuntza odoltsutik Katihotsak Logiaren filologia thrillerera, Iñigo Acharen bilaketa meta-zinetik AK 47 lapurtarren mezu, doinu eta groovera edo… Ane Urkiolaren zorigaiztoko bingotik Ziritranka filmak-en gabon ipuin desfasatura.
7 probintzietako zinegileak, bakoitza bere aldetik lanean, 26 laburmetraiez osatutako film bat osatzeko. Jarri zitzaizkien baldintza bakarrak: laburrak euskaraz grabatzea, euskal elementuetan oinarrituak egotea eta goitik behera, Euskal Herrian ekoiztuak izatea.
Xumar Altzugarairen Olentzero serial killerretik JAZPANA! Kultur Elkartearen Ultrafesta futuristara, Eneko Olazabal eta Santi Leoneren euskararen Eŕi otzetik Alexander Garacotcheren bihurguneko neskaren remakera edo… Robert Robichet-en 3. faseko topaketa surrealistatik Askatu Piztiaken Kennedy Toole usaina duen Aberen Etxaldera.
26 labur, film bat, Euskal Harriaren ABDak.
Gogoratu hau guztia, igande honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango duzuela PUtzuzulon
Be the first to comment