Hona hemen aste hontarako antolaturiko ekimenak:
Osteguna 11
Ostegunean 19:00tan Putzuzulo Amets Fabrikan, Paradixu Zinemaren eskutik …
“La mochila invisible” Preso egon diren hiru emakumeen bizipenak izango ditugu pantailan, baita dokumentaleko protagonista eta Bidez Bide elkarteko kide bat ere solasaldirako prest!
Paradixu Zineman ikusiko gara…..!!
hemen duzue ikusgai trailerra: https://vimeo.com/124913047
Ostirala 12
Isuo Sasia eta Petti zuzenean ariko dira ekainaren 12an, 22:00tatik aurrera Zarautz herriko Putzuzulo gaztetxean. Bi musikariek disko berriak aurkeztuko dituzte.
Petti
Bakarlaria da Petti (Bera, Nafarroa, 1973) eta amerikar sustraiak dituen rocka egiten du. Sei bakarkako disko kaleratu ditu, eta Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda edota Barrence Whitfield kantariekin partekatutako diskoak ere baditu. Pettiren ezaugarri nagusiak, erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta taula gaineko indar basa dira.
Isuo Sasiia
Isuo Sasiia zarauztar bakarlaria 2009 aldera hasi zen kontzertuak ematen. Zenbait maketa sekreturen ondoren 2011ko urrian argitaratu zuen lehen disko ofiziala, “Ez zegoen ezer”. Bere etxean bertan grabatu, eta bere etxe-behean aurkeztua, Poligonoko Bolatokian. Diskoaren edizioa, tetra-brick zaharrekin egina izan zen. Beranduago, “Idiaren Zaintzari Buruzko Hamar Estanpak” izeneko diskoa kaleratu zuen, eta orain, lan berria aurkeztiuko du.
Petti musikazuzenean komunitatean
http://musikazuzenean.com/petti
Isuo Sasia
http://isuo.bandcamp.com
Be the first to comment