Gurekin Jai eta Bilgune Feministarekin elkarlanean, Paradixu Zinemak jai ereduen inguruko dokumentala bota eta tailer bat eskainiko du maiatzaren 30ean 17:00etan Putzuzulo Gaztetxean.
Lehenik “Festa dezagun gaurdanik geroa” dokumentala ikusiko dugu (30 min) eta ondoren, Bilgune Feministak festa ereduen inguruko tailerra eskainiko digu. Saioa 19:00-19:30etarako amaituko dela aurreikusten dugu.
Zuek guztiak gonbidatu nahi zaituztegu, festa norbanakook ere osatzen baitugu; eta gaiaren inguruko hausnarketa denontzat eta bakoitzarentzat izango baita aberasgarri.
Milesker aldez aurretik eta animatu!
Ondo izan!
Be the first to comment