Ekainak 8-rako, larunbaterako, osasunaren autogestioaren inguruko tailer batzuk prestatu dira Zarauzko Putzuzulo gaztetxian. Estatua hospitaletarako gero eta diru gutxiago erabiltzen ari den momentu batean garratzitsua da pertsonok geure osasunetaz kezkatzen hastea, eta tailer hauek aukera paregabea dira hastapenak egiten hasteko.
Eguna arratsaldeko 17:00-etan hasiko dugu, Ukendu tailer batekin. Ahal den einean kristalezko poteak ekartzen saiatu, ukendua etxera eramateko arazorik inork izan ez dezan. Baita ere, materialentzako 3€ ekarri.
Jarraitzeko, hilerokoaren inguruan hitz egin eta ikasteko aukera izango dugu, 19:30-etatik aurrera.
21:00-rak aldera gure sabela betetzeko aukera izango dugu, afari begano eder batekin.
Eta egunari amaiera emateko, Morghead eta Metralleta taldeak entzungai izango dira. Hau amaitzean DJ-Plan izango dugu, reggae estiloko musika jartzen.
Be the first to comment