Putzuzulo Gaztetxeko kide pat espedientatu dute.

Eutsourrei beti!!
 
Putzuzulo Gaztetxeko kide bati espedientea irekio dio Zarauzko udalak, Putzuzulo Gaztetxearen 4. urteurrenean egin ziren ekintza batzuengatik. Espediente hau, Gaztetxea kalean egin zenekoa da, Munoan burutu zen futbol partiduarena, plazan egin zen bazkariarena eta gaueko kontzertuarena. Honez gain, beste espediente bat iritsiko dela ere esan digute, Manuela Gaztetxearen desalojoaren 10. urteurreneko ekitaldiekin zerikusia duena. Guk, Zarauzko Udaltzainek idatzitako espedientea kopiatu eta bidaltzen dizuegu, irakur dezazuen, pena merezi du eta. 

 
Gora Zarauzko Udaletxearen elkarlana!!!
 
Testua:
 
Nork:

Zarauzko Udaltzain arduradunak

Gaia:

“Putzuzulo” Gaztetxearen 4. urteurrenaren ospakizuna”.

2009ko urriaren azken astean, Zarauzko Udaltzaingoak egiaztatu zuen herriko hainbat tokitan eta propaganda jartzeko panel urdinetan, “Putzuzulo” Gaztetxearen laugarren urteurrena ospatzeko Xakela Gaztetxe Asanbladak izenpetutako kartelak zeudela. 2009ko urriaren 30etik azaroaren 22ra bitartean, baita bi egun horietarako ere, antolatuta zeuden ekitaldiak agertzen ziren kartelean.

Programaren arabera, azaroaren 14rako, honakoa zeukaten programatuta:
Azaroaren 14a, larunbata: Gaztetxea Kalera.

– 11:00etan, futbol partida Munoan.
– 14:00tan, bazkaria Musika plazan eta kale animazioa.
– 22:etan, kontzertua.

Munoan ezin denez futbolean ibili, hilaren 13an hainbat gestio egin ziren Gaztetxekoei jakinaraztearren toki horretan ezin izango zutela futboelan ibili.

2009ko azaraoren 14an, goizeko 11:30ean, udaltzainak Munoara joan eta ikusi zuten 20 bat lagun zebiltzala futbolean plazan. Era berean, beste 10 bat lagun zeuden jolasean zebiltzanei begira.

Plaza inguratzen duten faroletan bi pankarta zeuden jarrita honako leloarekin: “MUNOA BERRESKURATU”, “ANTOLATU ETA KALEAK BERRESKURATU”.

Udaltzainak toki horretan zegoen pertsona batengana hurbildu eta X jauna, NA: xxxxxxx eta helbidea xxxxx duena identifikatu zuten. Jakinarazi zioten plazan ez zegoela futbolean ibiltzerik eta horretarako leku egokiagoak bazeudela. Modu txarrean, esandakoari jaramonik egiten ez zioten zenbait pertsonarekin eztabaidatu ondoren, udaltzeinek alde egin zuten bertatik. Horren ondoren, ikusi zuten Bixkonde kalean “EZ TABERNAN EZ ETXEZULON, EZ LOKALIAN, GAZTETXIAN ELKARTU” zioen pankarta bat zegoela eta “ZE BAIMENA TA ZE OSTI” zioen beste bat Nafarroa kalea 1-3ko autobus-geltokian.

Egun berean, eguerdiko 14:00etan 112 telefono-zenbakitik dei bat jaso zen, Musika plazako etxe batetik kea irteten zela eta suhiltzaileak bidean zirela adieraziz. Suhiltzaileak baino lehenago heldu ziren toki horretara udaltzain batzuk. Iritsitakoan ikusi zuten 14. atariko lehen pisuan, Arrano Elkartean hain zuzen, parrilla batek su hartu zuela; suhiltzaileek sua itzali zuten. Eguerdiko 14:20ean, udaltzainek alde egin zuten Musika plazatik eta San Inazio kalera joan ziren trafikoa arautzera. Eguerdiko 14:30ean, gertakaria bukatutzat jo zuten.

Eguerdiko 14:20tik 14:30 bitartean, Zigordia eta Ipar kaleek bat egiten duten lekuan, furgoneta bat gelditu eta bertatik mahai eta aulkiak deskargatzen zebiltzala ikusi zuten. Eta ondoren, Otamendi tabernaren eta Musika plazako kioskoaren artean, bi ilaratan, elkarren ondoan mahaiak jarri eta 20-30rren bat lagunek bazkaria egin zutela. X jauna zen mahaiak jartzen eta bazkaltzen zebiltzanetako bat.

2009ko azaraoren 14an, gaueko 22:15ean, Musika plazan, Xakela Gaztetxe Asanbladak antolatutako kontzertu bat zegoen; kontzertua goizaldeko 01:00etan amaitu zen. Udaltzainek ikusi zuten jende asko zegoela bilduta musikaz gozatzen, eta horren inguruan ez dago gertakari aipagarriren berririk.

Gainerako egunetan egin ziren ekitaldiak normaltasun osoz burutu ziren.
Zarautzen, 2009ko abenduaren 3an.
Udaltzainen arduraduna

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*