Hirugarren urtez, iritsi da EUSKARASTEA! Euskara da gure hizkuntza, euskaldun egiten gaituena eta horregatik, ez dugu onartuko nortasuna ematen digun hizkuntza itotzerik. Krisia gora eta krisia behera, eta hemen jarraitzen dugu. Ondorengoak gara euskaran gehiago sakontzera gonbidatzen zaituztegunak: AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Xakela Gaztetxe Asanblada, Txaparro Kultur Elkartea, Egunkaria Libre eta Urola kostako Hitza. Honakoa da egitaraua, nahiz eta atxikita duzuen artxiboan zehatzago ikus dezakezuen.
Abenduaren 15etik 20ra bitarte, euskaraz biziko gara eta euskara biziko dugu. Hitzaldiak 19:00etan izango dira Gaztetxean.
Asteartean, Garabide taldea izango da hizkuntza gutxituen egoeraz hitz egiteko.
Asteazkenean, Kontseiluko kide bat etorriko da euren lana azaltzeko.
Ostegunean, Egunkariaren auzia izango dugu hizpide.
Ostiralean, berriz, umorerako tartea izango da Gaztetxean izango den kopla txapelketarekin.
Larunbatean, ongi dakizuen bezala, Santo Tomaseko azoka izango da Lege Zaharren enparantzan. Giroan sartzeko eta mokadutxoa hartzeko gonbita egiten dizuegu.
Arratsaldean, bestalde, Egunkariaren aldeko manifestazioa izango da Bilbon eta euskararen aldeko aldarria hara eramango dugu. Joan ezin dutenei, aldiz, 19:00etan Musika Plazatik abiatuko den eta Egunkariaren alde aterako den triki-poteoan parte hartzeko deia egiten diegu.
Eta amaitzeko, igandean 19:00etan, euskarazko bideo-proiekzioa izango da ikusgai Gaztetxean
Denak gonbidatuta zaudete! Ez dezagun onartu krisiak euskara itotzerik!!!
Nola lortu ditzazkegu sarrerak, ez gara Zarauztarrak…
Arraio irratitik hitzaldi batzuk eta kopla txapelketa entzun ahalko da:
http://www.arraio.net/?p=788
asanblea asteazkenian ze orduan?