Kaixo Lagunak:
Albiste onekin gatoz gaurkoan. Jakingo duzuen bezala aurreko hilean Putzuzulo Amets fabrikako kide bat epaitua izan zen. Putzuzulo gaztetxearen okupazioa zela eta epaitu zuten. Epaitu ziguten.
Gaur atera berri da epaia eta Absolitu egin dute. Absolitu egin gaituzte. Beraz, ez dago multarik ez eta deliturik ere. Garaipen txiki bat (edo ez hain txiki) putzuzulotarrontzat!! okupazioa ez da delitua eta putzuzulori bizitza ematen jarraituko dugu gogotsu!!!
Bi milloi esker epaiketaren kontu honekin prentsaurrekoan, bizikleta martxan, pegadan, epaiketan eta beste ekintzetan parte hartu zenuten guztioi. Beste behin erakutsi dugu denok lan eginda ez gaituztela geldituko. ZORIONAK PUTZUZULO ETA PUTZUZULOKO XAKEL GUZTIEI!!! gora gu ta gutarrak rediox!!!!!
Xakela Gaztetxe Asanblada
0e0e0e!
Primerako notizia! Hau ospatu berra zionk!!!!
Aupa gaztiak zorionak!!!!
Azkenian justiziyan sinisten eta dana hasiko gea… aupa putzuzulo!!
Ona! horrelako albiste gehiago nahi ditugu!
merezi deu redio!!!
Legala da Takoloren argazki bat sarean banatzea?
Eutsiorreiiiiiiiiiiiiiiiiiii!!!
Elortzai’re in berko zayo zoze, ez??
beak ez dik nahiko, baino afai elegante bat in berrA zionk
Biba peña mugre!!!
Zorionak Peru aldetik!! Iñoiz baño ozenago okupazioa ez da delitu!! Alere beste tokitan honela izaten jarraitzen du, Gazteizko Judimendin esaterako. Ez dadilla desalojorik gertatu!!