Putzuzuloko kide bati epaiketa egingo diote Maiatzaren 12an

Berri tamalgarri batetaz ere informatu behar zaituztegu. Putzuzuloko kide bati epaiketa bat ezarri diote Maiatzaren 12rako, Putzuzulon izan zen okupazioaren harira. Epaileak, 4 hilabeteko isuna eskatzen dio, hau da, 1440 eeuuro gutxi gora behera.

Guzti hau salatzeko, Apirilaren 23an, Osteguna, Putzuzulon elkartuko gara 18:00tan pankarta eta oktabila batzuk egiteko.

Honez gain, Apirilaren 26an, Igandea, Zarauzko plaieroen finala izanik bertan izango gara epaiketaren inguruko informazioa banatzen eta salatzen. Amaitzeko, epaiketa egunerako hitzordu bat egingo da bertara azaltzeko eta gure lagunari babes osoa emateko.

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA, ESKUBIDEA BAIZIK!!!!

EPAIKETARIK   EZ!!!

Gogoratu ere, Maiatzaren 8an, ostiralean eta arratsaldeko 18:30etatik aurrera, prentsaurrekoa eskeiniko dugula Putzuzuloko kideok.

Noizbait Putzuzuloko ekintzaren batean  partehartu izan baduzu azaldu zaitez.

epaiketa_handiya_web

okupazioa

okupatuuu

Readers Comments (7)

  1. Epaiketa honi ez!!
    Beste guztiei bai!!
    Mesedez…hi…
    Epaiketarik ez!!!

  2. Epaiketa zein ordutan dan? Zalaparta pixkat itea eo junberkoa ba juzgau aurrea…

  3. Besarkada bat boliviatik! Hemen ez da epaitzen pertsona bat, egun hortan izan ginen 200 gazte ta Putzuzulotik pasa diren millaka pertsona. Okupazioa eskubidea da, espekulazioa da delitu!

  4. Alexandro Agag 2009-04-24 @ 8:14

    Eta udaletxeko “lagunek” zer diote epaiketa honi buruz?

  5. jerb polipasokua 2009-04-24 @ 12:40

    epaiketarik ez!!!
    okupazioa eskubidea!!!

  6. epaiketarik ez!!!
    3 urte terdi kultura sortzen eta herria berpizten !
    gora putzuzulo !!

  7. Jakin dezazuen, epaiketa eguerdiko ordu batean izango da maiatzaren 12an. Epaiketak, txosnen debekuak… zeoze seriyo iten hasi berra dao hemen…

Leave a comment

Your email address will not be published.


*