Iritsi da eguna!

71 egun eta gero oraindik hemen jarraitzen dugu. Eta pixkaterako izango dela espero dugu. Udalarekin harremanetan hasi ginen desalojoaren mamua atzeratzeko asmotan. Hainbat bilera egin ondoren akordio batetara iristeko bidean gaudela dirudi. Muno, eraikinaren jabearekin ere hitzegin dugu eta berak alokairu bat eskeini digu Gaztetxearen truk. Badirudi eraman dugun bideak, eduki ditugun atxikimenduak eta herriak ematen digun babesak zer pentsatua eman diela.
Negoziazioek beren fruituak emango dituztelakoan gaude baina argi dugu gure printzipioei ez diegula muzin egingo eta desalojatu arren ez garela Gaztetxerik gabe geratuko Udalaren zain.

Lerro haueteik dei bat luzatzen dugu, orain inoiz baino ozenago, etor daitezela zarauzko eta Euskal Herriko xakel guztiak Putzuzuloan murgiltzera. Baita eskerrak eman ere ametsen fabrikan lan egin, lagundu edota parte hartu duzuen gazte, ume, heldu, agure, zahar, artista, animalia, landare eta abarrei. Eskerrak ametsak egi bihurtzeagatik.

PUTZUZULO BIZIRIK ETA TINKO!
DESALOJORIK EZ! REALOJOA BAI!

pd. Gaztetxeko otar ikeragarrien zozketaren zenbaki sarituak hauek dira. Epea 15 egunekoa da.
lehen saria: 6189
bigarren saria: 1797

Readers Comments (5)

  1. Ez zaitezte desanimatu, jarraitu gogor ez baita ezer gertatu, jarraitu beti bezala eta poliziaren aurrean ez etsi. Ametsenea gogoan!!

  2. Seguruan asuntua zmz doa??, nola dago egitea taldea??

  3. gauza oso ondo ziak eta heldu horrei dedio!!!!

  4. Iepa jende,azkenean ze pasatu da? Desalojorik egon alda?

Leave a comment

Your email address will not be published.


*