Iada 45 egun daramatza gure herriko Gaztetxeak bizirik. 45 egunetan, argi geratu da Beberly Zarahuts honek kulturalki eta sozialki aberasteko Gaztetxe baten beharra duela. Sostengu izugarria jaso du; bai Gaztetxea lortu baino lehen eta baita hau lortu ostean ere. Batzuk errezeloz ikusten zuten hasieran Gaztetxea lortzeko ezinbestean aukeratu behar izan dugun bidea. Hau da: okupazioa. Baina denborak eta batez ere, urriak 30 arte urteetan hutsa eta ezerezean zegoen Lizundiako espazio honi emandako itxura aldaketak eta aldi berean herriko zati handi bati sortutako bizipozak, okupazioaz beste ikuspuntu bat izatea lortu da. Baina dena ezin zitekeen hain koloretsu eta pozgarria izan. Eraikinean sartu eta handik 3 egunetara iada jabeak 2 salaketa sartuak baitzituen. Gazteok hasieratik esan genion akordio batera iristeko prest geundela baina alferrik izan zen.
Iada kide bati okupazioan parte hartzea leporatu eta epailearen aurrean izan da. Aste honetan berriz Muno bera izan da epailearen aurrean eta bere horretan jarraitzen du. Ez gaituela ikusi ere egin nahi bertan eta hustutzea nahi duela.
Alkatea berriz erdian. Asteartean izan ziren Xakelako bi kide berarekin hitz egiten, elkarrizketetan hasi baino lehen pauso bat eman zezan eskatzera. Munori deitu eta udala eta gazteon artean akordio batetara iritsi harte Gaztetxetik ez botatzeko eskatuz. Ahaleginduko zela esan zuen baina iada epailearen esku dagoela agindua ematea. Guk hala ere badakigu Munorekin hitzegin ezkero epailea ohartuko zela eta neurri errepresiboak atzeratuko lituzkeela. Alegia, ea zenbateraino ahalegintzen den gure alkate anderea.
Eta guk, honen aurrean zer?
Guk argi dugu zer nahi dugun. Eta gu diogunean ez gara lau katuz ari, baizik eta herriko zati handi batetaz. Guk Gaztetxe bat behar dugu. Herriak Gaztetxe bat behar du. Gaur hau dugu gure Gaztetxe eta hau dugun bitartean hemen izango gara gure ametsak, gure borrokak aurrera eraman nahian. Ez dugu intentziorik, ez gogorik ezeren truke hau utzi eta kale gorrian geratzeko. Gogor defendatuko dugu gure etxea, Oraindik ere asko dugu emateko eta hartzeko, ikasteko eta irakasteko, baina zeharo barneratua duguna, ikasita duguna, desalojo baten aurrean ez garela ez geldirik ezta ixilik egongo eta gure ametsak errealitate bihurtzen ari den etxea gogor eta ilusioz defendatuko dugula.
Eta alkateari mezu bat. Hona sartzeko okupazioa erabili genuen bide bezala, ez baikenuen beste irtenbiderik eta gaur egun ere ezer berririk eskaitzen ez bada eta kalean geratzen bagara bide horri helduko diogula argi dugu.
Putzuzulo Ametse Fabrika bizirik!!
Okupazioa aurrera!!
Desalojorik ez!!
HEMEN entzun dezakezue prentsaurrekoa.
Eta jarraian egitaraua!!!
ñoz berriz ere argi geatu da egitarauan taldia dala seriyuena!! jajajajja
eutsi goyai gaztiak hau guria da eta!!
i egitarauak berdin berdin segitzeik ez??
lagun batzuk esantzitxaten eskeitparke jun ta etzitxotela utzi sartzen ta desalojo arrixkuan zitxeudela esantzitxoten, auek ordun alde intzien. urrunguan jutean jendia lanian jarri!! ta eskeitparka itxita altziok¿?¿?
egitarauak berdin berdin segitzeu ez??
lagun batzuk esantzitxaten eskeitparke jun ta etzitxotela utzi sartzen ta desalojo arrixkuan zitxeudela esantzitxoten, auek ordun alde intzien. urrunguan jutean jendia lanian jarri!! ta eskeitparka itxita altziok¿?¿?
kauen rediozz!!
eutsi goiai gaztiak. oin arte gure ametsak guk kontrolatzeko borrokan ibili gaitunk eta oindik e guk kontrolatzeitigu, ezta?? ba, ordun… kalea atea ta eakutsi zertan ai dan gaztetxia!! lau paeten artian ez geatzia da gure beharra.
kalian, kuadrillan, etxian, klasian, ilargian… edo gaztetxian gure borrokak erakutsi ta gure lorpenak irabazi…
gaztetxia ez da gordeta eukitzeko altxor bat. gaztion problematikan inguruko borrokan bultzada bat emateko lokal bat baizik (ta noizian behin desfasatzeko txokua re bai…)
emon eurre…
— “Gehitu komenarioa” —
guk utsik, bizitzarik gabe… zegoen etxe bat okupatu genuen. Orain ordea ametsez beterik dagoen gaztetxe bat desalojatu nahi digute. Guk berpiztu egin genuen eta beraiek berriz, hil nahi dute.
or dago diferentzia
gur ametsekin jarraitu behar dugu
zarauzko gaztetxea aurrera!!!!
egiya al da Anarik larunbatian gaztetxian joko dula?
ezta karteletan azaltzen ta…
Arraio Irratiyan proiektua zer da zehazki?
“Arraio irratiko proiektua” Arraio irrati librea berriz martxan jartzea da. Oraingoz internet bidez emitituz eta aurrerago,ahal bada, fm-tik!
gaur astearte bidaiariak dagoela gogoratu e? 20:00etan Afrika beltzera, Malawi-ra egiñiko bidaia baten diaporama ikusgai. Animatu!
ainbeste urte ta gero Zarautzen badugu berriz gaztetxia,poza emateik lortu duzuena ikustia, ta iluzioz beteriko gaztiak, laneako goguakin eta korajez gainezka zabiltzatela ikustia, baiña badiat beldur bat barrenian, zalantza bat: zer da okupazioa?? Helburua bat da edo herraminta bat da, bearra duen jendeak lokal bat edo etxebizitza bat izan dezan. Niretzako argi ata garbi herraminta bat da, behar duguna lortzeko.
Gure kasuan espazio ear bat lortzeko balio izan digu, beraz ardurak hartu ber baia, hartu ingo nituzke, hemendik hilabetera ere Putzuzulo gaztiena izan dein, eta ez txakur beltz batzuk desalojatutako arratoi kabi bat.