Readers Comments (4)

  1. Administrator 2005-11-30 @ 10:46

    Zarauzko Udalari

    Hedabideen bidez mintzakidea izendatzeko eskatu diguzuenez, oraingoan,
    zuzenean zuei hitz egin nahi dizuegu.
    Hasteko, ordea, berriro ere gezurretan ari zaretela nabarmendu behar dugu.
    Gaur egun arte, Xakela Gaztetxe Asanbladari inor inoiz ez zaio zuzendu
    Zarauzko Udalaren izenean. Areago, etxean deiak jaso ditu gazte batek, eta
    gazte honek deiak egin dituenaren ahotik entzun du inoiz ez zaiola deitu
    Udalaren izenean. Guk, beraz, elkarrizketarako dei baten aurrean inoiz ez
    diogu ezezkorik eman udal honi, inoiz ez baitugu jaso horrelakorik.
    Orain, berriz, hedabideen bidez jakin dugu Zarauzko Udala
    «elkarrizketarako prest dagoela», eta mintzakidea eskatu digula, «baina
    logikoa den eremu legal baten barnean», «duela urte askotatik elkarlanean
    aritzen garen gainontzeko zarauztar taldeek dituzten baldintza
    berdinekin».
    Hor dago gakoa. Xakelak islatzen eta aldarrikatzen duena «gainontzeko
    zarauztar taldeen» gainetik dago. Xakela Gaztetxe Asanblada ez da herriko
    beste talde bat. Zehazki, zuen «logikoa den eremu legal baten barnean»
    horren iruzurra agerian jarri duen asanblada irekia baizik.
    Hitz egin dezagun argi, berriro ere: herri honetan, baimenik gabe ezin
    daiteke ezer egin, eta baimena batzuen komenientziaren arabera ematen
    edota ukatzen den bitartekoa besterik ez da.
    Ildo horretan, argi dugu legeak ez duela inolako zerikusirik
    zuzentasunarekin, eta zuzentasunak, era berean, ez duela inolako
    zerikusirik zuen baimenekin. Legearen barruan egundokoak egin daitezke,
    baita gazteok ordaintzen ditugun zergekin gure beharrak ahaztu eta diru
    horrekin ederki bizi ere. Aldiz, «eremu legal baten barnean» izan gabe,
    gazteen beharrei erantzuteagatik eta ekitaldiak antolatzeagatik zigorrak
    abiarazi dituzue, eta zigor espedienteak bidali dizkiozue zenbait gazteri.
    Zigor espedienteez ari garela, guk ez dugu inoiz esan noiz ireki diren,
    herriko berrehun gaztek eraikin bat okupatu ondorengo lehen lan egunean
    sinatu eta bidali direla baizik. Ez esan, bada, ez dutela zerikusirik
    Zarauzko Gaztetxearekin. Erabatekoa dute, zuek onartu ala ez.
    «Alkoholismoaren eta drogamenpekotasunaren prebentzioan» egiten ari
    zareten «ahalegin handia» aipatzen duzue gu zigortzeko arrazoietako bat
    bezala. Kontu honetan, ez dugu eztabaida antzuetan denbora galdu nahi.
    Arlo horretan lan egiten duten udal langileen lana ezagutu dezazuen
    eskatzen dizuegu: autokritika, informazioa eta prebentzioa da giltzarria,
    eta ez debekua. Eta are gutxiago Txakolinaren Eguna edota ardo dastaketak
    antolatzen dituen udal baten debekua. Izan gaitezen serioak.
    Eta guk behintzat egiten duguna oso serio egiten dugunez, zuen eskariari
    erantzun nahi diogu. Nahi duzuenean bilduko da zuekin gure mintzakidetza.
    Asanblearen erabakien berri emango dizue zuzenean. Bildu aurretik, betikoa
    besterik ez dugu eskatuko: seriotasuna, arazoari benetan dagokion
    erantzukizuna, eta bilera herritarra izatea, publikoa. Horrek beldurtzen
    bazaituzte, zuen gela ezkutu batean izan daiteke, baina hedabideak lekuko
    direla beti ere.

  2. Hoi denk eta, REDIOS!! Hola bai. Guk gauzak ondo iten baitugu ezteu beldurrik euki ber. Beldurtuta beaiek daue antolatu eta ganoraz gabiltzala ikusita. Ta oin lanea!!

  3. idatzi hau asko gustatu zait

  4. ea berriz duela hilabete genuen ilusio eta kompromisoarekin heltzen diogun hilabete honi!!! denon esku dagoelako lana eginaz gaztetxea aurrera!!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*