Udala xakel heizean!

Badirudi zer esan ez dakiela eta Xakela Gaztetxe Asanblada kriminalizatzeari ekin diola zarauzko Udalak. Etzaigu berria egiten, ezta harritu ere. zer gehiago dakite ba egiten?? Egunkari bat darabilte bozgorailu bezala bertan sekulakoak eta bi adieraziz. Eta gainera “negoziatzeko prest” daudela dioten aldi berean; hara non iristen zaizkien herritar batzuei isunak: batzuk taloak saltzeagatik, besteak kontzertu batean egoteagatik eta batzuk ez dakite zergatik ere, ez baitzeuden. Dena nahastu eta ia zerbait ona ateratzen den…

“Ahalegin negoziatzaile handiagoa” eskatzen digu Udalak… :0 Guk ere beraien negoziazio modu berdina erabiliko bagenu etzen Udaletxerik egongo. Jarrai dezatela gezur eta manipulazioekin, alferrik ari dira eta. Herriak eta bertara hurbildu den orok ikusi du zer egin dugun, zergatik eta zertarako.

Lerro hauetatik dei egiten diegu guraso edo herritar orori Gaztetxera etorri eta ikusteko beren begiez eraiki duguna eta ondoren irakur dezala Udalaren agiria.
Zerbaitek ez du oso ondo usaitzen eta ez da gure ipurdia!!

Hemen helbide batzuk:
·Gaztelekuari buruzko artikulua: DV
·Udalaren agiria: DV eta HITZAko kronika.

Readers Comments (13)

  1. Hoi den eta!
    Kk inda daude. Oain in ber dana da buru hotzakin jokatu ta aurrea inoiz baino indar gehiokin!
    Egutegi bikain horrekin jarraitu, egokitzen jarraitu, skateparka, haurrentzat parkea eta denetik! Herri osoaren gaztetxe bihurtu behar dugu ametsen fabrika!

  2. atzoko hitzaldiya grabauta al dao?¿

  3. Aupa jende!

    Espero dut nire mezuarekin halako sektore kritiko bat ere sortzen joatea gaztetxearen mundu BERRI honetan.

    Berriz diot, izan ere ni, beste asko bezala, hasiera batean betiko lau katuak zinatela uste nuelako, baina ikusten ari naiz ez dela horrela eta gaztetxe honetan badagoela jende berria aurrekoarekin konparatuz. Esan bezala, beste askok inpresio txarra izan genuen aurreko gaztetxetik, hura eraman eta koordinatzen zutenak beraien “entorno”koak ez ziren horiek ez baitzituzten begi onez ikusten. Edo inpresio hori jaso genuen askok “Zu zeratar zatoz hona!” eta horrelakoak esaten zigutenean. Azkenean gaztetxe hura benetan bi kuadrilentzako lokal eta asteburutako taberna merketzat genuen zarauztar askok.
    Oraingoan inpresio politagoa eramaten ari naiz, baina hala ere kutsadura pittin bat nabaritzen dut ingurunean.
    Konfrontazioa dela gaztetxearen arma bakarra eta udala eta lokalaren jabea mespresuz herriko pareta guztiak betetzea dirudi irtenbidea. Ni behintzat ez nago erabaki horrekin ados eta oraingoz ez naiz gaztetxera joango.
    Permisurik gabeko ekintzei isunak jartzea zilegi deritzot. Badakit ez dela baieztapen “popularra” izango, baina hori da nire iritzia.
    Bat nator gaztelekuak ematen duen eskaintza (agian txarra izan ez arren) herriaren zati handi batek ez duela aprobetxatzen eta horretaz gain auotgestioan oinarritutako gaztetxe bat izatea konpatiblea izan daitekeela. Hala ere, ez zait iruditzen okupazioa denik irtenbidea. Gainera, badakigu lur horiek hemendik urte batzutara etxebizitzak egiteko erabiliko direla, eta ondorioz, gaztetxeak (agian ez izpirituak) bizitza mugatua duela, ordurarte egindako lan guztia agian alferrikakoa izan daitekeelarik.
    Segurtasunaren inguruan ni ere ados nago udalarekin. Zerbait gertatuz gero norena izango da errespontsabilitatea? “Marroia” Munorentzat izango da. Ni lokal horren jabe izango banintz, behintzat, ez nioke edozeini utziko, eta are gutxiago zientoka pertsona kontrolik gabe dabiltzanean.
    Nik gaztetxea zerbitzu batzuk emango dituen leku bat bezala ikusten dut, eta nik beti izango nahiz zerbitzu bat ordaintzeko aldeko. Nire ustez finantzazioa oso erraz lor daiteke lokal baten errenta eta asegurua ordaintzeko zerbitzu hori jasotzen duen guzrtiari halako bazkidetza bat kobratuko balitzaio. Herritarrak honela gaztetxea berea den zerbait bezala hartuko luke (ordaindu egiten duelako), zaintzen eta ekitaldiak antolatzen eta hauetan parte hartzen ere gehiago murgildurik ikusiko nituzke.
    Nire ustez adina ere mugatua egon beharko litzateke, edo behintzat ez zait egokia iruditzen alkohola salgai dagoen leku batean 10-12 urteko haurrak bueltaka ibiltzea. Edozein tabernatan, 16 urtez azpiko haurrek heldu batek lagunduta ez bada, debekatua dute sarrera (badakit ez dela berdina, baina, konparazio txiki gisa esaten dut).
    Laburbilduz, nire ustez gaztetxe batek zerbitzu publiko bat emateko dago, baina beti ere legeak errespetatuz. Egia da hutsik zegoen lokal bati bizia eta kolorea eman zaiola, baina legez kontra, baimenik gabe leku bat okupatuz, segurtasunari eman beharko litzaiokeen garrantzai eman gabe, eta beste behin herriko gazterian bi iritzi sortuz.
    Buruari buelta batzuk emanez, jarrera ez hain beligeranteak erabiliz, helburu baterakoiak bilatuz, kontrako iritziak gutxituz, seguratsuna emanez, lortuko duzue herriak merezi duen gaztetxe bat. Nik ez dut denborarik eta ezin dizuet lagundu, baina parte hartzeko prest nago aldaketak ikusten baditut.
    Sorte on izan dezazuela.

  4. kaixo t-mac. zorionak zure iritzia agerzeagatik, ez nator bat esaten dituzun kontu batzuekin eta argudiatzen saiatuko naiz, zu bezala.
    hasteko, lasai egon zaitez, Gaztetxean badaude eta sektore kritikoak, hain juxtu ia denok gara kritikoak, horregatik behar dugu Gaztetxe bat.

    Batzuentzat beti izango da modu batekoa edo bestekoa. aitzakia bat behar dute kriminalizatzeko , eta besterik ezean, Ezker Abertzalearekin lotzen dute, horrela ETAkoa dela esateko. Alaere Manuela etzait iruditzen, inondik onora, bi kuadrilen taberna bat zenik. Gaztetxera ere badoa jendea ezer ez egitera eta gure lana horiei gauzak aldatzeko grina piztea da.

    Konforntazioa omen da gure tresna. Ez nuke ba horixe esango. Gure tresna eutogestioa eta asanblea dira. Horrek ere min egiten die, besterik gabe gure kabuz antolatzeak inolako interes ekonomikorik bilatu gabe. Batzuei ezin zaie hau buruan sartu, ezin dute ulertu. Alienazio kapitalistak bereak egin baitu. Munori nire mesprezu osoa agertzen diot, gure herrian espekulatzen dabilen arrai potolo bat delako. Zenbat lokal dauzka hutsik? Nola onar dezako hori gazteok gure herrian ez lan ez bizi ere eizn dugunean?? Kalea denona da eta adierazteko askatasun adenok dugu. Hau egia balitz ez lituzkete egunean hiru aldiz kartela kenduko eta politagoak eta zentzuzkoagoak egingo genituen. Ez da horrela ordea.

    Okupazioa ez omen da irtenbidea… zein da a?? enpresa pribatu batek daraman Umelekeua?Autogestioa oso ongi ez duzula ulertzen iruditzen zait. Beste bizi eredu bat nahi dugu eta horixe da sortzen ari garena.

    Gaztetxe ia denek dute bizitza mugatua baina ez dira alferrikakoak. Desalojo bat okupazio bat. Ta jakin ez dela mundu guztian ilegala, batzuk horrenbeste maitatzen eta eredutzat duten EEUUropan ere okupatzen da eta herri batzuten legeztatua da, Udaletxeak berak markatzen ditu etxe hutsak eta zuk bat behar baduzu okupatu dezakezu.

    Segurtasunari dagokionez, gu hasiera hasieratik saiatu gara adostasun batera iristen. Legalizatu edo erresponsabilitatea aldatzeko dauden aukera legalak aztertzen. Baina entzun ere egin nahi ez gaituzten bitartean, nolatan iritsiko gara akordio batera??

    Gaztetxea ez da kiroldegia. Gaztetxea da. Ume, gazte ta zaharrentzat inolako adin mugarik gabe, erabat irekia dagoen gune autogestionatu bat.Bertan ez dakit zer egin nahi duzua, ba asnabladan komentatu eta aurrera edo atzera joango da.
    Legez kontrakoa da, jakina. Baina legeak egiten dituztenek ere ez dituzte errespetatzen ta gainear guri exigitzen digute errespetatzeko?? Mesedez!

    Beti da erreza kritikatzea eta besteek zer egin behar duten esatea. Baina jakin zazu nahiko helduak eta asko bagarela zer eta nola egin erabakitzeko. Ala ere batzuk uste dute denekin ondo geratu ahal dela baina hori ezinezkoa da. Hitz politak asko baina praktikan demostratu behar da. Argumentu guztien gainetik zure jarrerak balio baitu.

    Espero dut zure agenda estu hortan egun bat libre izango duzula Gaztetxera etorri eta aurre aurre hitzegiteko, nik behintzat gustora egingo nuke. Besterik gabe, gora zarauzko xakel inkonformista guztiak!!!

  5. Apa t, pozten naiz zu bezelako jendiak ere gaztetxia begi onez ikustia. Batzuntzat, kutsadura zu zeu izango zarelako, udaletxeko entornokua izateagatik, diot. Uste dut terminologia hori ez zaizula gustatzen ezta? Beraz, terminologia hori jasotzia inori gustatze ez zaionez, ba albo batera utziko dugu. Guztiok.
    Isunen kontuakin hasiko naiz nire iritzia ematen. Ze ondo adierazten du udaletxeko jokabidia. Izane, egiya jakinda, zu bezelako jende irikiyak udaletxe horren kontrako jarrera hartu beharko luke. Eta egiya hau da. Informia etzan idatzi egun bertan. Lau egun beranduago idatzi zan. Eta etzun idatzi han tzeuden munipatako inorrek. Itziarrek -jefak- eta beste batek idatzi zuten. Vazquez-en eskua oaindik argitzeke dao, noaño allatu dan asuntu zikin hontan, ze sei munipan firmak agertzeya, ta hoyetako bi, gutxiyenez faltsutuak omen dia. Hoye danak egiyak badia, klaro, udaletxiak operatzeko dakan moduaz asko esan nahi du. Hasteko, zer dan ‘krimena’ zinegotziyek erabakitze due. Hauek, klaro, herriyan abandonauta dazken gaztientzat kontziertu bat antolatzia krimentzat hartuko due, politikoki etzayelako komeni. Estremora re iritsiko dia, pailazuan aktuaziyo bat e ‘kriminala’ dala esanda. Ondoren, komisariyo nagusiyak, toki hoyetan eon gabe, beak idatziko du zinogotziyek idazteko agindu diyotena. Ta klaro fallo asko ingoitu. Hasteko, han etzeon baten izena jarri. Ta geo, munipak bilatuko itu hori firmatzeko, ta hola beak eskuak garbitzeitu. Esan bezela, hoyek hola diala frogatzen bada, udaletxe hau ziharo ustelduta dao. Eta zuk ere ikuspuntu kritikoago bat hartu berko zenuke, ze asuntua ezta, zuk esaten dezun bezela, ‘nei ondo iruitzen zait permisuik gabeko ekitaldiyai isuna jartzia’. Udaletxe zentzudun batekin baimenak eskatuta eongo liake (ze zozeatik eztia eskatzen). Ta udaletxe zentzudun batian, gaztiek beren kabuz kontzertuak organizatu eta fabrikak okupatzen badituzte, isunak jartzian baino geyo pentsatu berko luke, ze indun beak gaizki, gaztiek bide hori hartu bihar izateko. Ta udaletxe zentzudun batian, inposiblia da zinegotzi batek erabakitzia zer dan ‘delitua’ ta nortzuk zigortu behar dian, ta ondoren poliziai agintzia informia idazteko. Hortaz, eskatuko nizuke, ya ke emateun, burua erabiltzia gustatze zaizula, gauza hauek tentuz aztertzia eta gero zure ondoriyuak ateatzia.
    Oain, gayaz aldatuta, zure gaztetxe ereduaz pare bat gauza esan nahi nizkizuke. Okupaziyuan alde nao, batez ere konstruktora bat jabe dan fabrika zar eta erabileraik gabekua bada. Beraz, eztet uste alkilerra ordaindu beharra daonik, lokal zar batei biziya eman eta alkilerra ordaintzia ebitatzia badao. Legiak bete ber dia, zuzenak dianian. Eta gaur egungo jabego pribatuen legeek ikusten da ze ekarri duen. Etxia lujuzko produktu bat izatia, oinarrizko behar bat beharrian eta abar. Ta aparte, oso aspalditik ezaguna da jabego pribatuak ere badazkala bere mugak. Alegiya, norbaitek zerbait ber dunian eta beste batek zera hori geyegi dakanian, beak aprobetxatu edo zaintzia dakana baino kantidade handiyaguan, eta ondoriyoz batek berduna bestiai alperrikaltzen ai bazayo, ba zilegi dala, ber dunak alperrik galtzen ai dan hori erabiltzia. Beraz, okupatuta legia igual ez ta betetzen baina betetzen da, legiak idazteako orduan zaindu biharko litzatekeen justiziazko irizpidia.
    Segurtasunana arrazoi dakazu. Baina hori konpondu daiteke. Kontua da, udaletxiak hori erabili dula, nahiko modu desesperatuan, nire ustez, jendia izutzeko. Eta oaingoz, asuntua, ez ta izutzekua. Segurtasuna nahikua badaolako. Kontua da, ordia, seguruagua nola izan laiken. Eta hori danon artian erabakitzia da onena. Baina horrek eskatzen du, aurretik, seguridadian aipamena argudio erretorikua ez izatia, ze bestela, hori bada udalak gaztetxian kontra dakan argudiyo bakarra, udalai etzayo komeniko seguridadian arazua konpontzia. Baina, bai, arrazoi dakazu arazo hori konpondu in ber dala. Baina ez udalak esan dulako (ze ez du zintzoki esan). Gaztiai eurai interesatze zayelako geyen kontu hori konpontzia.
    Gaztetxia zertarako erabili, zeinei sartzen utzi, zer eskaini eta zer debekatu, berriz, asanbladetan erabaki behar da.
    Zu libre zara, baldintzak jartzeko. Eta libre zara asanbladetara ez joateko. Eta asanbladan erabakitakoa gustatu ez eta gaztetxera ez joateko. Oso libre. Inork ez du inor behartzen gaztetxera sartzen. Izan ere, garbi dago gaztetxea behar batetik sortu dela eta zuk ez duzula behar hori sentitzen. Beraz, zertarako joango zara ba gaztetxera. Kontua da, ordea, beste jende pila bat dagoela herriyan behar hori sentitzen genuenak, eta asanbladan biltzen garenak erabakiak hartzeko, amesten duguna egia bihurtzeko. Etortzen bazara, gustora hartuko zaitugu gaztetxean. Baina ez bazara etortzen ere zorte on opa dizugu. Gu bezala, begiak irekita eta fede onez bazabiltza behintzat.
    Segi gogor.

  6. Aupa berriz ere:
    Noizean behin sartzen naiz web-gune honetara, batez ere, hitz egiten ari naizen gaien inguruko nire halako ez-jakinasun honetan hanka ahal dudan gutxien sartzeko; izan ere, nik informazioa baten eta bestearen bertsioak hartzen baititut; eta ondoren, nire ondorioak ateratzen ditut. Eta ikusten dut web-gune hau, gaztetxea bezala, nahiko bizirik dagoela.
    Hori bai, argi utzi nahi dut ni ez naizela Udaleren ultra-defendatzailea ezta gaztetxearen etsairik. handiena.
    Lehenengoa ez naiz, guztiok dakigulako herri honek kanpora gehiago begiratzen duela zerbitzua emateko garaian, benetako beharrei erantzun baino lehen (esate baterako, oraindik ere ez dut ulertzen Zarautzek benetan jazz mintegi baten beharra duen). Gazte asko lokal edo tabernetan biltzen da, edota kapitalera txango bat egitea erabakitzen du astebukaera normal batean.
    Bigarrengoa, gaztetxean jo ta ke lanean ari den jende dezente ezagutzen dudalako. Lan aipagarria eta garrantzitsua sinisten duten proyektu batean dabiltzalako. Niri ere berdin gertatzen zait nire gauzetan.
    Errealitatea ezin da ukatu.
    Politizazioan puntualizatu duzu Xakelero, eta horretantxe uste dut ezberdintzen dela gaztetxe hau bestetik. Ez zait iruditzen pentsamendu politiko baten norabidean nabigatzen duen txalupa bat denik gaztetxe hau (nahiz eta talde ezkertiarrak izan beraien “apoio”a ematen dutenak), eta horrek benetan pozten nau. Egia esan, nire ustez Zarauzko gazteak bildu nahi dituen mugimendu-asanblada-etxe batek apolitikoa beharko luke izan.
    Eskerrak eman nahi dizkizuet zuen azalpenengatik, baina zertxobait burugogorra naiz, eta oraindik ez dut gustoko gaztetxeak kanpora (barnean ez gaudenok jasotzen dugun ikuspegiaz ari naiz) ematen ari den itxura hori.
    Nik gaztetxera joateko erabakia hartzen dudanean (geroz eta ziurtasun handiagoa dut noizbait sartuko naizela), lana egiteko izango da, nire ideiak agertzeko asmoarekin eta adiskide berriak egiteko ilusioarekin.
    Lehen pausua emanda duzue, egunak aurrera doaz eta agian denborak arrazoia emango dizue. Txapo, zuen mobilizazio gaitasunari. Guztiak horrelakoak bagina gauzak oso bestelekoak izango lirateke mundu honetan.

  7. ba hoixe asanbladan itxoite dizugu

  8. Xakela-gazte-bat 2005-11-22 @ 9:51

    Eskertzen da, jendeak internet bidez bada ere bere pentsamenduak adieraztea. Guk ere(eta uste dut asanbladetako gehientzuenengatik hitz egiten dudala) ez genuen espero herriak horrela egitea gure alde. Nik uste dut udalak kosta ala kosta gelditu nahi digula, isunekin, zipayoekin…

    Aurrerago adierazita bezala, segurtasuna okupazioa… berez iñori ez zaio gustatzen zipayoen ostyak jaso edota kalabozoan kaua pasatzera arriskatzea, baina ikusita ez zegoela beste biderik okupatzea erabaki genuen, aukera bakarra. Laburbilduz, denori gustatuko litzaiguke, lokal seguru, garbi, insonorizatu bat… baina besterik ez dagoenean dagoenari heldu behar. Eskerrikasko eta segi idazten.

  9. Nire ustez, ezin da egin da, lokal bat okupatu inongo baimenik gabe eta gero segurtasunaren erantzukizuna beste baten gainera bota. Hor barruan zerbait gertatzen den egunean nor egingo da horren erantzule? Hori erantzutea gustatuko litzaidake.

    Manuelaren asuntua lotsagarria iruditu zitzaidan, batez ere, formak. Orain, gaztetxe berria beste begi batzukin ikusten ari naiz. Txorakeria bat irudituko zaizue batzuei, baina garrantzi handia ematen diot politizazioari. Badirudi gaztetxe berria ondo ari dela bide horretan, eta benetan pozten naiz. Eta ni ere, t-mac bezala, laster hurbilduko naiz hara.

  10. “Nire ustez, ezin da egin da, lokal bat okupatu inongo baimenik gabe eta gero segurtasunaren erantzukizuna beste baten gainera bota.”

    nork egin du hori?? berriz ere esan beharra ikusten dut Xakela Gaztetxe Asanbladak HASIERA HASIERATIK erantzunkizunen inguruan akordio batera iristea proposatu ziola lokalaren jabeari. berak ez du nahi, gu erantzule egiteko prest egon arren.

    “Manuelaren asuntua lotsagarria iruditu zitzaidan, batez ere, formak.”

    zerk ematen dizu lotsa? neri absurdoa iruditzen zait Gaztetxe bat apolitikoa dela esatea. Gaztetxe batetan Udaletxetan politika gehiago dago. beste kontu bat da “politikaz” zer ulertzen dugun.

    Ez eduki beldurrik Gaztetxera hurbiltzeko, umeak ere etortzen dira patinetean ibiltzera eta bide batez zerbait gehiago egiteko aukera dute: musika entzun, aldizkari bat irakurri, jende ezberdinarekin harremandu…

    Gaztetxea denentzat dago irekita baita begi onez ikusten ez dutenentzat ere. Beraz zuen zain egongo gara asanblada bakoitzean.

    ETXEBIZITZA LUXUA DENEAN OKUPATZEA ESKUBIDEA DA!!!
    GORA AUTOGESTIOA!!

  11. Apolitizismoa gure eguneroko bizitzan ez da existitzen. Gaztetxea apolitikoa dela esatea absurdua iruditzen zait ere. Jende asko biltzen da eta ideologi edo pentzakera oso ezberdinekin, horrek ematen dio gaztetxeari aberastasuna. Ni oso gustura ibiltzen naiz eztabaidatzen gauzak jende ezberdinakin, gaur egun ikusita nola dagoen herria, euskal herria edota mundua gauzak sobran ditugu salatzeko eta beste hamaika ikasteko. Poteredunek beti dena saku berdinean sartzea komeni zaie, horiek ez dute irudimenik eta sistemaz funtzionatzen dute, ez dira gauza txikitaz preokupatzen…. gure arma, gure burua, gogoa eta eskuak dira. Ez dugu gehio behar.

  12. Mari Karmen 2005-11-22 @ 16:20

    Benetan, gazteok: zorionak egiten ari zareten lanagatik eta erakusten ari zareten heldutasunagatik. Hemen goiko iritziak dira horren lekuko. Nabarmena da zuekin eseri eta hitz egin daitekeela. Horregatik jarri duzue herriaren zati handi bat zuen alde. Horri eutsi behar diozue. Animo, eta eutsi goiari!

  13. Ados nago Mari Karmenekin.Erakusten ari zareten seriotasuna eta imajinazioa mantendu. Zuen programa izugarria eta hori betezen ari zarela ikustea oraindik izugarriagoa. Eutsi goiari eta ez utzi udal honi berak nahi duena egiten!!!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*