GAZTE MUGIMENDUA 80. HAMARKADATIK

80. hamarkada bizi izan zuten, eta bizirik dauden pertsonaia gazte batzuk etorri zaizkigu garai hartako gazte mugimenduaren berri ematera. Beraiek dira garai hartako mobiden testigu eta memoria. Gazte mugimenduak eduki zuen leherketa lehen eskutik ezagutu zuten eta baita ere berau kutsatu zuen zaldiaren kolore berdea. Oraindik ere erreferente den musika estilo baten garaia, errepresioak ere gogor ikutu zuen bortizkeri polizialak…

Zarautzek eduki dituen Gaztetxe ezberdinen inguruan ere hitzegin dute, askok ezagutu ere egingo ez zutena. Garai zaharrak gogoratuz etorkizuna gurea da!

HEMEN entzun dezakezue lehen zatia eta HEMEN bigarrena.

HITZALDIA

Readers Comments (5)

  1. Bigarren zatiya jartzeko asmua ba al dakazue? Benetan oso interesgarriyak dia txarla hauek ta edozein arrazoigatik gaztetxe berta azaldu ezin deunantzat oso ondo etortzea hemen aurkitu ahal izatia guzti hoi formatu digitalian (zerbitzariya ordia daoneko kejaka ibilikoa!)

    Oso ondo ai zeate ta segi gaztetxeko berri ematen, eskertzekua da ta.

  2. Administrator 2005-11-04 @ 11:46

    lanean ari gara… zihurrenik gaur bertan egongo da entzungai. pazientzia pixkat 😉

    ta eskerrak webguneari bizitza ematen ari zareten guztioi!

  3. hiroshima; mon amour 2005-11-04 @ 13:35

    proposamena:

    zer iruditzen noizbehinka web-gune honetan argitaratzen baditugu, gaztetxerako beharrezkoak diren materialen edota egiteko dauden gauzen zerrenda?
    honela berebat, astean zehar gaztetxera hurbildu ezin dutenek, astebururako dena prest izango lukete…eta berebat, herritarrek jakin dezakete zeintzuk diren gure beharrak eta zertarako…

    bigarren proposamena; gaztetxean zein web.gune honetan iradikizunen atal bat ezartzea.

    ps. Tximas eta gainerako arkitekto birtualei; zuen eritzia nahitaezkoa da; beraz zuek esan posible litzatekeen ,…

    animo!! proiektu oso os polit eta interesgarria da hau!

  4. aber geo entzuteten atzo galdu nun hitzaldi hau! segi dezagun egurra ematen eta egurra internetetik zabaltzen!

  5. iradokizunentzat erabiltzeko buzoia jarrita dago gaztetxean

Leave a comment

Your email address will not be published.


*