Patxi Gaztelumendi larrabetzuarrak eskeini dizkigu komunikabideei buruzuko zenbait gogoeta. Gaur egungo egoera eta etorkizuneko joerak aztertzen aritu gara. Interneten garrantziaz jabetuz geuk geure informazioa sortu, kudeatu eta zabaldu behar dugula argi geratu zaigu.
HEMEN entzun dezakezue txarla.
Ordu bete baino geixeago da eta 50 MB pixatzen ditu! Aurreko audio fitxategiak bezala, hau ere ogg formatu librean dago, beraz kodekak jetsi beharko dituzue Window$ erabiltzen baduzue behintzat 😉
benetan interesgarria atzoko solasaldia. gainera jendeak parte hartu zuen eta horrek beti asko aberasten du. gaurko solasaldia benetan interesgarria izango da, guk kontzertua dugu eta ezingo dugu bertan egon beraz grabatu bihar entzun ahal izateko!!! aupa gu!!
Aupa lagunok.
Eskerrik asko, horra, zuen putzura gonbidatzeagatik. Gustura egon nintzen, egia esan, oso gustura. Plazer handi bat izan da, gure ideiak horrela trukatzea, joan etorriko mezuak izan dira atzokoak.
Gainera, sortzen ari zareten espazio libre horrek, bere irudia du sarean bertan, zuzenean jarraitzen dugu gainontzeko euskal herri guztietatik hor zer gertatzen den.
Berbaldia atsegina izan zen, niretzat behintzat, eta eztabaida piztu izanak, gainera balio erantsia du. Ikusi dut programazioa, eta benetan ederra da.
Segi horrela, segi zirikatzen.
Aurrera b0lie!
aupa patxi
bai bai oso ondo egon huan eta hor komentatutako kontu askok luzerako hizketaldia eman zezaketek eta oso interesgarriak gainera. hainbat gauzari buruz hausnarketak egiteko eta besteen iritziak entzuteko. ea laister berriz etorri eta bazkaloste eder batean gai hauei buruz eta beste milari buruz hitzegiten diagun. ateak zabalik zeudek eta sua bero bero bazkaria egiteko!!
Patxiren hitzaldia, benetan interesgarria. Ni bi kontzepturekin geratu nintzen: informazioa supermerkatu handi-handi bat bezalakoa dela, eta askoz jaten duena gizendu egiten dela, eta gutxi jaten duena hil. Jaten ikasi behar dela. Eta elikagaiak aukeratzen, kontsumitzen duguna kalitatezkoa izan dadin.
SORTU, ikasi, antolatu…
Ederki dakigu hori.
Segi horrela, bada!
ttakun.ttan.ttakun.ttan.ttan…
interesgarria txarla,bai, eta interesgarriagoa txarlan agertutako bide horiek jorratzen ari garela ikustea. Ederra txarlak eta kontzertua jeitsi ahal izatea (gaurkoa sin falta grabatu, o serbidoria blokeaukoizuet birusak eta (h)arrak bidaliz).
Baina mesedez, laguntzatxo bat itxaso berri honetan gabiltzanoi, surfeko tabla aztu intzaiank eta botaidazue flotadore bat.
Nola oxtiya jeisteitunk kodek o dalako hoiek.
Bueno peña, segi eurrian.
egia esan, imajina al dezakegu hori dena?
alegia, kalean edozer gertatzen bada, egun puntan dauden aparatu elektroniko mugikorrekin, kaletik bertatik informa genezake. TRansistoria piztu, interneten sartu eta informatzera, Xipri taberna ondotik, edo LOnja Zar bertatik.
ayo.
Earra,
Patxi, hitzaldi ederra eta interesgarria; lan earra! 😉
Aupa tximas, grabaziyo earra, gustoa entzun dit bartzelonatik, bertan eongo banituan bezela; pena ezin eona!
Hori bai, batenbatek azalduko al dit ze ba metruan wifi sistemana komentatzen danian zeba denak parre iteuen? 😛
Aupa txili!
Jatxitzak bi fitxategi hauek: http://inmatrix.hoyty.com/mirror/CoreVorbis_1.0_20040823.exe eta http://inmatrix.hoyty.com/mirror/osoggsplitter03302004.exe eta kitto, hauekin arazoik ezuake euki berko!
ah! ta nere zerbitzari zar gaxua utzi paken, nahiko lan ematen ai zeazte ta daoneako 😉
Eutsi goyai ta gaztetxiai!
tuuuuuuuuuuuuhh! tuuuuuuuhhhhhhh!
eskerrikasko laguntzagatik, baina entzun ezinik jarraitzen diyat. Makos-a zekat, etzekit horrek zeoze aldatzeiken.
Berez, .exe izanda orritxuan bi aldiz klikau ta instalau o martxan jarri berkoziyan, ezta?
Bueno, eongo gaitunk geo, aurrez aurreko esplikazioekin hobeto konpontzen naunk.
Segi eurra luzatzen, makina bat ekarriye ta!
iepa txiliberti!
mac-a erabiltzen badek ezin dituk window$-eko programak istalatu, linux-en bezela.
HEMEN klikatu zak ogg formatuko fitxategiak irakurtzen dituen programatxo bat jesteko. lasai ez dek birus bat 😉
jojojoj txili uaingo hontan surf taula ez hik tabloia hartuko dek hainbeste kodekekin!! !jajajajaj experto bat inda bukatuko dek…. halare kafia ta motxua internetez itia lortu harte hire tokiya tabernan ziok!!!
Aupa zuek.
Hau da hau giroa.
Nik ere, berriz entzun diat grabazioa. A ze sesioa! Ez ginen ixildu iluntze guztian.
Gauza batzuk bota ziren hor, eta eztabaida zabaldu daiteke bai, hodei.
Nahi dokenian, montatuko diagu tertulia bat, kartelik gabe, interesatuta dagoen jendearen artean.
Hemen, gure inguruan ez horrenbeste, baina beste zentro sozial okupatu batzuetan, ordenadore guneak, eta komunikazioari buruzko tailerrak egiten dituzte.
Hor wifia egonik, montatu daiteke media_lab bat, laborategi bat, gauza hauetaz berba egiteko.
Hitzaren esperientzia, txaparro, irrati libreak, interneta, blogak…indymedia. Gauza konkretuak jarri daitezke martxan.
Ni laguntzeko prest. Zarautz 45 minutura daukat, hurbil ziok niretzat, eta Internetez zuen auzokidea nauk ia ia….
ZaraO (huts)
ptx