3. eguna GAZTETXEAN!!

Emozio eta tentsio askoko eguna izan zen atzokoa, batez ere garbi jakin genuen arte MUNOk ez gaituela urteetan hutsik egon den eraikinean ikusi nahi.
Espekulazioaren erreinu bilakatu den herri hontan urmael bat sortu dugu. Herriarentzako den urmaela, gazte, heldu eta umeek bertan busti eta uraz gozatzeko aukera izango dutena.


Malabarak

Gaur, hilen eguna izanik, hondartzan jokatzen diren plaierotan kalejira egingo dugu partiduak amaitzean Gaztetxera etortzeko. Geroxeago, malabar saio ikusgarria burutuko da Mamarroren eskutik.

Bazkalosterako, manifestazioa antolatu dugu 17:30etan Udaletxe aurretik.

Badakizuenez, asanbladak 13:00etan eta 20:00etan izango dira eta denentzat irekiak dira. Ala eta guztiz, edozein momentutan etorri Gaztetxera eta ikuz esazu.

OKUPAZIOA ESKUBIDEA DA!

Readers Comments (2)

  1. Administrator 2005-11-01 @ 11:15

    Hauxe duzue aste honetarako egitaraua.

    Animo denak eta etorri Gaztetxea ezagutzera!!

    ETXEBIZITZA LUXUA DEN BITARTEAN OKUPATZEA ESKUBIDEA DA!!

  2. ZERGATIK BESTE BATEN ETXE BAT OKUPATU? ZERGATIK EZ DEZUTE ZUEN ETXEA OKUPATZEN? EDO ZUEN FAMILIKOEN ETXEA? HEMEN DENOK DAUKAGU ARAZOAK ETXE EDO LOKAL BAT EDUKITZEKO. HORRETAKO LANA EGIN BEHAR,ERANTZUNKIZUNAK HARTU ETA GAUZAK BEHAR DEN BEZALA EGIN.

    GAINERA, AUTOGESTIONATU, DENOK AUTOGESTIONATZEN GARA. EDOZEIN FAMILI EGUNERO AUTOGESTIONATZEN DA. ETA HORRETARAKO EZ DEGU BESTEEN ETXE EDO LOKALAK LAPURTZEN.

Leave a comment

Your email address will not be published.


*