Ostegunean eta Putzuzulo Gaztetxearen urteurrenaren barruan, hitzaldia eta Jantoki Beganoa edukiko dugu Putzuzulon bertan.
-19:00tan hitzaldia: “Animalien alde borrokatzeagatik preso. Nicole eta Joseph-en kasua”.
Askekintzako lagunek, animalien eskubideen alde borrokatzeagatik preso dauden Nicole eta Joseph-en kasuaz hitz egingo digute. Benetan interesgarria, ez galdu!!
-20:30tan Jantoki Beganoa:
Hileroko lehenengo ostegun guztietan bezala, Jantoki Beganoa egongo da Putzuzulon. Nahiz eta beti borondatearen truke izaten den, oraingo honetan afari goxoa 5€-ren truke izango da. Ateratako etekinak Nicole eta Joseph-en kasuan egondako gastuei aurre egiteko izango dira. On egin!!
Be the first to comment