Kontzertu puxka astelehen baterako! Ez dugu sinisten plan hoberik duzunik, badakizu gerora hauek izaten direla kontzertu onenak (“joan ginen astelehen baten eta oiga ze ondo”). Kontzertua puntual hasiko da eta horrela hurrengo egunean goiz altxa behar duenak ere lo egiteko aukera izango dugu.
PLASTIC HEAP
Estatu batuetako Columbus hiritik dator laukote hau, queer punk eta queercore estiloen artean mugitzen direnak. Soinua gordina, kantuak laburrak eta zuzenak eta konplexu gabe sortuak, sormena askatasunez moldatuz. Bi maketa dituzte argitaratuak eta europan zehar biran ari dira.
SERPIENTE
Bilbotik datorren talde berria, kontzertuak eskaintzen ari dena han eta hemen. Postpunk esatea ondo legoke baina ez da hori. New Wave igual…? Nowave? Bah, berdin da, bateria minimalista, teklatu eta baxuarekin gauza ederrak egiten dituzte, hori da dena!
Be the first to comment