Pasatu dira aste batzuk Askapenak 2017ko brigada kanpaina aurkeztu genuenetik. Aurtengoan *”30 urte borrokak uztartzen”* lemapean izango dira; alde batetik Askapenak berak 30 urte betetzen dituelako eta bestetik ibilbide guzti honetan milaka euskal herritarrek munduko txoko ezberdinetako borrokak ezagutzearekin batera Euskal Herrian burutzen diren borrokak aditzera eman ditugulako.
Aurkezpen kanpainan buru belarri gabiltza eta *Zarautz, Orio eta Zumaian
ere aurkezpenak egingo ditugu*.
Hauexek dira antolatu ditugun aurkezpen hitzaldiak:
*Martxoak 2*, 19:00tan zarauzko Gaztetxean, #brigadak2017ren aurkezpena
HITZALDIA: Grezia (brigadista ohiekin)
ondoren JANTOKI BEGANOA + ANTZERKIA: “Manta azpitik”
*Martxoak 9,* 19:00tan orioko Salatxo aretoan, #brigadak2017ren aurkezpena
HITZALDIA: Palestina (brigadista ohiekin)
*Martxoak 16, *19:00tan zumaiako Gaztetxean, #brigadak2017ren aurkezpena
HITZALDIA: Brasil (brigadista ohiekin)
*Martxoak 23*, 19:00tan zarauzko Gaztetxean
HITZALDIA: Herrialde Katalanak (brigadista ohiekin)
*Martxoak 26, *19:00tan zarauzko Gaztetxean
HITZALDIA: Bretainia/ZAD
ondoren KONTZERTU AKUSTIKOA: ISUO + KEZMAN
Be the first to comment