Anari eta Old Seed Putzuzulon

Otsailaren 26an Old Seed eta Anari banda zuzenean ariko dira Putzuzulo gaztetxean, Zarautzen. Emanaldia arratseko 18:30etan hasiko da, eta sarrerak sei euroen truk jarriko dira salgai egun berean arratseko 18:00etatik aurrera Putzuzulo bertan. Emanaldia areto handian burutuko da.

Anari
2015. urtean kaleratu zuen Anarik “Zure Aurrekari Penalak” izeneko disko luzea ia sei urte grabatu gabe izan eta gero. Disko horren jarraipen gisa, 2016ko abenduan “Epilogo Bat” diskoa ikusten du argia, sei kantuz osaturiko Ep lan txikia. “Zure Aurrekari Penalak” diskoak behar zuen borobiltzea dakar estudioko emaitza berri honek, non betiko Anari topatzeaz gain, territorio berrietara egiten duen bidai.

Old Seed
Old Seed izen artistikoa darabilen Craig Bjerring kantaria jaiotzaz Kanadiako Winnipeg-ekoa izan arren, urteak daramatza batetik bestera errepidean, eta azken aldian Alemaniako Kassel hirian bizi da. Musika banda ezberdinetan ibili ostean, bakarkako bideari ekitea erabaki zuen 2003an, eta makina bat disko plazaratu ditu ordutik. ‘Simple tales of morality’ (2007), ‘The terror’ (2014) eta ‘The reveal’ (2014) dira bere azken diskoak eta bertako abestien aukeraketa bat joko du.

Bere estiloa herriz herri ibiltzen ziren abeslarien jatorrizko sustraietara itzultzeko ahalegina dela esan genezake; gitarra lagun, txorakeriarik gabe (bere hitzetan “zero bullshit”) eta oso ondo landutako letrekin, Craig Bjerring berak idatziak.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*